logo

Sozialismoaren Historia Labur Baten irakurketa dialogikoa egitera goaz

Sozialismoaren Historia Labur Bat liburua argitaratu genuenean esaten genuen bezala, liburua eztabaida eta hausnarketarako tresna izatea zen gure asmoa. Aurreko urteko harrera onak eta bazter ezberdinetatik heltzen zitzaizkigun iradokizunek baieztatzen ziguten eztabaidarako bide ematen ari zela liburua eta orain, dinamika berri bat piztera goaz: irakurketa dialogikoa. Ostegun honetan, arratsako 19:00retan KRML Biziriken (Fika Kalea 44), aurkeztuko dugu dinamika berri hau.

KRML_kartela_digitala

Zer da baina Sozialismoaren Historia Labur Bat liburuaren irakurketa dialogikoa? Horrelakoa litzateke dinamika:


- Liburua bost ataletan banatuko dugu.
- Taldean adosten dugun egutegiaren arabera, atal bakoitzerako saio bat finkatuko dugu.
- Saio bakoitzean dagokion atala komentatuko da, nola?
- Bada taldekide bakoitzak atalko parrafo bat hautatu beharko du eta zergatik hautatu duen azaldu.
- Saioan banan-bana taldekideak azalpenak ematen doaz, gainerako kideek berau komentatuz. Hala, eztabaida eta hausnarketa kolektiboa bideratzen da, taldekide bakoitzaren esperientziatik liburuari edukia gehituz.

Helburua beraz, sozialismoa eta bere historia hizpide hartzea izango da, liburutik haratago joateko, edukiz jazteko eta batez ere, partehartzaileen artean ikasketa sakonago eta aberatsago bat emateko. Ea zelan ateratzen zaigun!