logo

Oreretako Mikelazulon aurkeztuko dugu Sozialismoaren Historia Labur Bat liburua

Bigarren argitalpena eskuartean dugunetik, Baionan eta Bilbon aurkeztu dugu Sozialismoaren Historia Labur Bat liburua eta ostegun honetan, abenduak 1, Oreretako Mikelazulon (Beheko Kalea 4) izango gara, 19:00retatik aurrera, Gorka Etxebarria egilearekin. Era berean, azaro erdialdetik bertan ikusgai daude Iñaki Rifaterraren xilografiak.

orereta_kartela_digitala

15134623_539785819559571_7805715263637268464_n

Sozialismoaren Historia Labur Bat liburuarekin GITE-IPESek XXI. mendeko Euskal Herriarentzat Sozialismoa pentsatzeko ildoan urrats berri bat egin genuen pasa den 2015eko azaroan. Ez da beraz lehena izan, ez eta azkena izango. Are, Durangoko Azoka honetarako, argitalpen berri bat prestatu dugu: "Azterketa Marxista Apunteak". Lan honetan errealitatearen azterketa marxista egiteko erreferentzia hainbat egokitu ditugu, euskaraz, hain beharrezkoa deritzogun azterketarako baliabide bat eskainiz. Udaberri aldera tailerrak ere antolatuko ditugu apunte hauen erabileran, hots, errealitatearen azterketa marxistan trebatzeko. Durangoko Azokan Goienkale 68an izango duzu eskuragarri.

marx_portada_txikia