logo

Durangoko Azokan bi nobedade izango ditugu aurten

Urtero legez Durangoko Liburu eta Diska Azokan izango gara aurten ere, abenduaren 2tik 6ra bitarte, Goienkale 68an. Azken urteetako argitalpen hainbatekin batera, bi nobedade izango dira eskuragarri aurten: "Azterketa Marxista Apunteak" liburuxka eta "Kartzela Kalera! Emakumeak eta kartzela. Bidebarrieta 16-II-5" liburuxka-DVDa. Azokako Areto Nagusian aurkeztuko ditugu, abenduaren 4 eta 6an, hurrenez hurren, 17:30etan kasu bietan.

nobedadeak_tx


Azken urtean GITE-IPESen indarra hartu duten ildo bi dira "Kartzela Kalera!"rena batetik, eta ezker pentsamenduarena bestetik.

portada_angela

 

Lehenari dagokionez, ezaguna da 2016ko otsailan Angela Davis AEBetako militante ezagunak Euskal Herrira egindako bisita. Hain zuzen ere, etortzeko arrazoi nagusia izan zen GITE-IPESen hilabete batzuk generamatzala jende ezberdinarekin hartu-emanean kartzelaren gaiaren gaineko ziklo bat prestatzen eta Davis, hain justu, eremu horretan da erreferentea eta horretan ari da lanean. Hala, lehen jardunaldiak indarrez hasteko bere parte hartzea izan genuen, beste hizlari batzuekin batera, 2016ko otsailaren 5ean Bilboko Bidebarrieta betez.


Jardunaldi horiek emandakoa bildu dugu "Kartzela Kalera! Emakumeak eta kartzela. Bidebarrieta 16-II-5" liburuxka-DVDan (DVDan Angela Davisen hitzartze osoa jasotzen dugu, euskaraz eta gazteleraz azpititulatua), "Kartzela Kalera!" ildoaren lehen argitalpena izango den honetan. Aurreratzen dugu, halaber, dagoeneko ia prest direla hurrengo jardunaldiak, heldu den urtarrilean izango direnak Bilbon, eta momentuz nazioarte mailan entzutetxuak diren Estibaliz Almeda, Alejandro Forero eta Sharon Shareven parte hartzea konfirmaturik dutenak. Kartzelaren jatorria eta isolamendua izango dira aztergai honoko honetan. Guzti honen berri emango dugu abenduaren 4an, igandez, 17:30tan Durangoko Azokako Areto Nagusian Iratxe Urizar, Estibaliz de Miguel eta Leire Martinezen parte hartzearekin. Informazio gehiagorako klikatu hemen


marx_portada_txikia

Bestetik, ezker pentsamenduaren ildoa dugu. GITE-IPESen ildo historikoa denak, XXI. menderako Euskal Herrirako sozialismoa pentsatzea, hain zuzen ere, urrats nabarmen bat eman zuen aurreko urtean "Sozialismoaren Historia Labur Bat" liburua argitaratzearekin eta aurtengoan, errealitatearen azterketa marxista egiteko trebakuntzara eman nahi du urratsa. Durangoko Azokan eskuragarri izango den (eta abenduaren 6an, 17:30tan bertako Areto Nagusian aurkeztuko dugun) "Azterketa Marxista Apunteak" lanak, 2017ko udaberrirako prestatzen ari garen tailerrei eman nahi die sarrera, kontrazalak jasotzen duen moduan: 


Gure jendarte likido honetan, izotz puska jarri nahi du GITE-IPESek argitalpen berri honen bidez. Lan honetan errealitatea aztertzeko apunte marxistak eskaintzen dizkizuegu, hainbat erreferentzia klasiko egokituz eta eguneratuz. Etorkizunean, heziketa-tailerren bidez sakonduko ditugun apunte hauek, errealitatearen azterketa marxistak eskatzen duen iceberg lanaren tontorra besterik ez dira beraz. Izan bitez izotza urratzeko bide.