logo

Abenduaren 28an Gazte Boterea mintzagai Zirika!n

Urtero Bilboko Alde Zaharreko Zirika! gunean (Erronda K. 12) egiten den Herri Dendaren dinamikaren baitan ERNAI antolakundearekin batera garatzen ari garen Gazte Boterearen gaineko hausnarketaren berri izateko aukera izango duzu, hilaren 28an, arratsaldeko 19:30etan.

15590278_551958281675658_8318918648059878487_n


Azken garaiotan entzun izan dugun kontzeptua da Gazte Boterea. Hainbat izan dira bultzaturiko hausnarketak, gazteen artean nagusiki. Gazte antolakundeek ez ezik, Gazte Mugimenduko hainbat eragile eta egitasmok ere haurnarketa-gai izan dute. Baina, gaur garkoz Gazte Botereak daukan potentzial teoriko-praktikoa askatzetik urrun gaudela ondorioztatzen dugu, orohar.


Aitzitik, gazteriaren eguneroko jardun politikoak eraman gaitu hausnarketa honetan murgiltzera: Zertaz ari gara Heldu eta Gazte Botereaz ari garenean? Zer da gazte izatea? Gazteria existitzen al da? Zer zapalkuntza pairatzen ditugu gazteok? Nola irauli zapalkuntza hauek boterea eskuratuz ez bada?… Bada, GITE-IPES-ek galdera hauei erantzunak eman asmoz ekin diogu Gazte Boterearen inguruko hausnarketari, ERNAI gazte antolakundearekin batera.


Hori bai, abiarazitako hausnarketaren helburua ez da erantzun borobil bat ematea: Oinarri teorikoa sendotu eta Gazte Mugimenduan eztabaida zabaltzea da egitasmo honen xedea. Baita, zergatik ez, bidelagun ditugun lagun ez hain gazteekin konpartitzea ere.


Hausnarketa prozesua modu dinamikoan egitea aurreikusten dugu. Alegia, hasieratik bukaeraraino era parte-hartzaile, ireki eta garden batean burutzea. Horretarako, gabonetako datak baliaturik, eztabaida talde batzuk proposatu ditugu; eztabaida sustatu, galderei erantzunak aurkitzeko espazio komunak izan eta hausnarketaren eskema aberasteko ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Abenduaren 28an (asteazkena) arratsaldeko 19,30etan Bilboko Zirika gunean horietako ariketa bat izango da, eta noski, atea irekita izango dugu nahi duen gazte ororentzat. Animatu!


Ekitaldi honen berri prentsan:

- Bilbotarra NAIZ

- TOPATU