logo

Herri Unibertsitaeetan parte hartuko du GITE-IPESek

Heldu den asterako, otsailaren 20tik 23ra, Herri Unibertsitateak antolatu dira unibertsitate kanpus hainbatetan. Horietako batzuetan hitzaldi eta tailerrak eskainiko ditugu: Gasteizen marxismoaren gaineko tailerra eskainiko dugu astelehen goizean, eta arratsaldez "herri jakintza" izango dugu mintzagai. Astelehen arratsaldez ere Deustuko unibertsitatean "Euskal emakume langilearen historia" izango dugu aztergai eta hurrengo goizean Sarrikoko fakultatean "Kartzelak: noiztik, zergatik eta zertarako?" mahai ingurua eskainiko dugu. San Mamesen ostegun goizean ere izango gara Eskola Kolektiboen inguruko mahai inguruan.

HU17_egitaraua2

HU17_egitaraua1