logo

LABORE proiektua martxan da

Pasa den otsailaren 4an LABORE Bilboko Lehen Asanbladan parte-hartu genuen eragile gisa, eta, talde-sustatzailearen baitan, gure ekarpena egiteko konpromezuari eutsi genion.

IMG_20170306_204935


Ikasturte honen hasieran, urri bukaeran zehazki, elikadura burujabetzaren inguruko jardunaldi batzuk antolatu genituen, Bilbon. “Nola jan eta nola erosi?” lemapean, erpin ezberdinetatik gai mamitsuari zukua atera genion Bilboko auzo eta espazio ezberdinetan, lau egunez jarraian.


Jardunaldi horiek izan ziren LABORE Bilborekin ordurarte egindako elkarlan-ibilbidearen ispilua eta, zorionez, LABORE herri-eragile bezala ibilbidea hasteko abiapuntu emankorra. GITE-IPESen oso pozik gaude jardun horretan gure ekarpena burutu izanagatik.


Haatik, jardunaldien bukaera elkarlanaren iraungitze-data izatea baino iraunkortzeko osagai eta erregai bilakatu zitzaigun eta horrela heldu ginen uzta berrira: Pasa den otsailaren 4an LABORE Bilboko Lehen Asanbladan parte-hartu genuen eragile gisa, eta, talde-sustatzailearen baitan, gure ekarpena egiteko konpromezuari eutsi genion.

Zein da bada, LABOREren filosofia eta jaiotzaren xedea? Bertako elikagai osasungarriak prezio herrikoietan saldu eta erosi ahal izateko elkartea da; non eta Bilbon (espazio urbanoan) eragiteko. Bertokoa, agroekologikoa eta soziala izatearen ardatzetan eraiki da, eta, bi erronka ezarri ditu lehen hilabete hauetan: baga, bere burua antolatzen duen bitartean Bilbon elikadura burujabetzaren klabetan lan egingo duen sarea ehuntzea. Horretarako bazkide kanpainia bat abiatu du eta informazio guztia www.laborebilbo.eus atarian izango dugu. Biga, saltoki itxura izango duen kontsumo elkartea izateko, espazio fisiko bat eraikitzea.

GITE-IPESen partetik, LABORErekin elkarlanean jarraitzeko bokazioarekin gaude. Bai ekimen bateratu gehiago antolatzeko eta bai bere zabalpen lanean, gure aportazioa egiteko. Guztioi informazio gehiago eskuratzera animatzen zaiztuztegu eta kontzientzia aldetik, sakontze ariketari eustea. Izan ere, “inork gizartea aldatu nahi badu, aukera ezinhobea du egunero, hiru aldiz: gosaltzerakoan, bazkaltzerakoan eta afaltzerakoan”. On egin!