logo

"Gernikaren Egiak" argitalpena prestatzen gabiltza

1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten. 1987ko apirilaren 26an mundu mailako histiorialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarruturiko errelatoa salatzera etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean. 2017an (80.urtemugaren testuinguruan) GITE-IPES-ek -mahai-inguru hura traskribitu zuenak- testigantza hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna argitaratuko du, "Gernikako Egiak" deiturikoa, hain zuzen ere.

gerni_egiak

 

 

Liburuxka formatuan doa. Hitzaurrea Mikel Zuluaga eta Bego Huarte "Ongi etorri errefuxiatuak"-en aktibistek egin dute. Transkripzioa euskaratuko dugu -Iñaki Aurrekoetxeak, hain zuzen ere- eta bertan partaide izan ziren bi aktoreri (Karmelo Landa eta Jokin Apalategi, aurkezlea eta hizlarietako bat, hurrenez hurren) bi kazetarik elkarrizketa bana egin diete: Oihana Cabello Busturialdeko Hitza-ko kazetariak eta Ainhoa Larrabe Bizkaiko Hitza eta Berria-ko kazetariak. GITE-IPES-ek argitalpen honekin, herri-memoria ardatz, gaurko eszenan eztabaidagai dauden errelatoen inguruko hausnarketa eta bere esanahi sozio-politikoaz gogoeta sustatu nahi du; eraldaketaren lehen urratsa ezagutza bera proposatuz.


-Apirilaren 5ean (asteazkena) Bilboko BIBA Espazioan (Erronda Kalea 2, Bilbo) egitasmo honen aurkezpen publikoa egingo dugu, goizeko 11,30etan. Prentsa eta hurbildu nahi duen ororentzat irekia egongo den saioa izango da. Liburuxkan parte-hartu dutenek proiektua bera azalduko dute. Zergatik “Gernikaren Egiak”, eta batez ere, Zertarako?


-Apirilaren 6an (osteguna) arratsaldeko 19etan Gernikako Astran mahai-inguru gisa, liburuxkaren argitalpenaren bidez eztabaida eta gogoeta sozialerako espazioa antolatu dugu. Bertan, Karraderan, Gernika Batzordea eta Lobak herri ekimenen eskutik herri-memoriaren inguruko gogoeta kolektiboa sustatuko dugu, Gernikaren bonbardaketaren 80 urtemugako herri-ekimen anitzen lehen-saioa bihurtuko delarik.


-Apirilaren 14an (ostirala) arratsaldeko 19etan Gazte Akelarre gazte ekimenean (Igorreko kultur etxean), hitzaldia egingo dugu. Transmisioa eta memoria konpartitzeko eta irabazteko oinarrizko osagai gisa kokatuz.

.eta gehiago.


OHARRA:

Liburuxkak 5 euroko salneurria izango du eta egingo ditugun saio guztietan eskuragarri egongo da.