logo

"Akademia eta Herri Jakintzak" mintegia apirilaren 6an

Herri jakintzaren gaineko dinamika hazten joan da ikasturte honetan zehar. Ikerbiltza, Ikasle Abertzaleak, EKT eta GITE-IPESen artean "Unibertsitateko lanak herriaren mesedetan jartzen" saioa antolatu genuenetik kide berriak joan dira dinamikara batzen eta dinamika bera aberasten eta anizkoitzen, izan ere, asko gara herri jakintzaren inguruan lanean ari garen eragileak. Une honetan, aipaturikoez gain, Joxemi Zumalabek, LABek eta Emaginek ere hartzen dute parte bileretan eta horri esker ekimen berriekin osatzen ari gara herri jakintzaren gaineko hausnarketa kolektiboa. Hurrengo urratsa, Joxemi Zumalabeko kideek apirilaren 6rako prestatzen ari diren mintegia dugu, "akademia eta herri jakintzak" izenburu duena.


"Akademia eta Herri Jakintzak" mintegirako gonbidapena by giteipes on Scribd