logo

Mundu Bat Ahoz Aho dokumentalaren emanaldia hilaren 25ean

Heldu den maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19:00retan Bilbo Zaharreko Xake espazioan, Beñat Gaztelumendik zuzenduriko "Mundu Bat Ahos Aho" dokumentala ikusgai izango dugu eta solasaldia gero zuzendariaren parte hartzearekin. 

mundu_bat_ahoz_aho_TX

Dokumentalaren sinopsia:


Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri baten historia ofiziala. Baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu horri dagozkionak. Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean. Baina, XXI mendean ere, zenbait gizartetan behar-beharrezkoa da liburuetan agertzen ez diren begiradak adierazteko. Hasi Euskal Herritik eta Mexikora; Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari; eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.


Iraupena: 90 minutu inguru.