logo

Gernikaren Egiak Ikus-entzunezkoa

Martxoa aldean hasi ginen "Gernikaren Egiak" proiektua.

1937ko Apirilaren 26an faxistek Gernika bonbardatu zuten.

1987ko apirilaren 26an mundu mailako histiorialari esanguratsuek Gernikan buruturiko mahai-inguru

batean gertaera hurari buruz, eta batez ere, ondoren eraikitako gezurrean oinarruturiko errelatoa salatzera

etorri ziren, Gernika Batzordeak antolaturiko ekimenean.


2017an (80.urtemugaren testuinguruan) GITE-IPES-ek -mahai-inguru hura traskribitu zuenak- testigantza

hori ardatz harturik, herri-memoriaz eta errelatoaz hausnartzeko eta eztabaida soziala sustatzeko tresna

argitaratu genuen "Gernikaren Egiak" deituriko liburuxka.

Liburuxkaren aurkezpen biran geundela, 1987ko mundu mailako historialarien mahai-inguru hori Gernikar

batek grabatu zuela enteratu ginen, bilatzen hasi eta aurkitu genuen altxor hori.


Berreskuratutako 1987ko mahai-inguruko grabaketa hori aitzakitzat hartuz, Gernikaren Egiak Ikus-entzunezkoa

ekoiztea okurritu zitzaigun, atzoko eta gaurko testigantza desberdinak hartuz, eta urriaren 26an bere aurkezpena egingo dugu.

Oroimena gaurko eta biharko lanabesa delako.

Zein da zure Gernika? from IPES on Vimeo.