logo

Eta gazteok zer? Julio Araluze 2010 Beka

GITE-IPES elkarteak 2010-2011an Julio Araluze Bekaren bidez burututako ikerketaren ondorioak argitara eman nahi ditu. Bekaren helburua Euskal Herriarentzat interes berezia duten gai sozialak eta historikoak aztertzea izanda, aurten Euskal Herrian bizi den gazteria jarri nahi izan dugu ikusmiran.


gazteok


Euskal gazterian indartzen ari diren joerak arakatzeko sei gazte ikerlarik osatutako taldea bildu da, gizarte zientzien diziplina ezberdinetako ikerlariak, gazte mugimenduko partaideak. Urte oso bateko lanetik atera da “Eta gazteok zer?” liburuxka eta dokumentala, datozen astetan Euskal Herriko hiriburuetan aurkeztuko den eztabaidarako materiala.


SARRERA

Ikuspegi global batetik, gizartearen antolaketa ereduaren baitan ematen ari diren aldaketen aurrean, gazteriarengan ematen ari den bilakaera ikertzea izan da helburu. Egun gazteekiko ematen den interpretazio eta irudi soziala zein soziologikoa gainditu, eta gazteria axolagabea, arduragabea eta despolitizatuaren etiketa kolokan jarri da. Orain arteko logikak eta kontzeptuak egungo euskal gizarte zein gazteriari egokitzeko.


Azken mendean emandako paradigma aldaketen isla gazte sormen espresioetan aurkitu dezakegu, adibidez, musikan, dantzan, literaturan... Hauengan sentitu dezakegu garai bakoitzeko gazteriaren jarrera nolakoa den. Aldi berean, gaur egungo jendartea etengabeko aldaketan dihardu, orainaldi konstante batean bizitzera eramaten gaituena. Honek gazte mailan galdera asko sortzen ditu:

  •  Nola sortzen eta ulertzen da egun gazte identitatea?
  • Egun politika egiteko egitura berrien agerpenak agertu dira, zeintzuk dira praktika berri hauek?
  • Zein praktika eta diskurtso berri du egungo gazteriak aldaketa hauen aurrean bizi duen errealitatearekiko?


Galdera hauek dira, beste askoren artean, ikerketa proiektu honetan erantzun nahi izan direnak, gazte espresio anitzen azterketa oinarri hartuta.


Ateratako ondorioak, egungo gazteriarentzako etorkizunerako tresna baliagarria izan daitekeela uste dugu. Gazteen artean pil-pilean dauden zenbait galderari erantzuna ematen lagunduko duelakoan eta ezinegon berriak sortuko dituelakoan gaude. Beraz, lan hau zabaltzea da gure asmoa; hausnarketa prozesu baterako erabilgarria izateko.


AURKEZPENAK

Ikerlana ezagutzera emateko aurkezpen publikoak:

  • Urriak 19, asteazkena, 12:00. Leioako kanpusa (Lan Harremanen Unibertsitate Eskola, Rosetoiea)
  • Urriak 21, ostirala, 17:00. Baiona Ttipia Kalostrape taberna.
  • Urriak 27, osteguna, 19:30. Gasteiz, Aldabe.
  • Urriak 31, astelehena, 19:00. Donostia, Koldo Mitxelena.
  • Azaroak 2, asteazkena, 19:30. Bilbo, La Bolsa.
  • Azaroak 3, osteguna, 20:00. Iruñea, La Hormiga Atómica.