logo

Sozialismoaren Historia Labur Bat

There are no translations available.


liburuaren_portada_tx



Sozialismoaren Historia Labur Baten historia are eta laburragoa


Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, narratiba freskoaz, ikuspegi zurrunetatik ihesi eta euskaraz, esparru honetan ohikoa ez denez. Hilabeteetako lanaren ostean, osaturiko testuaren aberastasunaz jabeturik, liburuak tamainako ilustrazioak behar zituela jabetuta, Iñaki Rifaterra Santamaría marrazkilariarekin jartzen gara harremanetan, zeinak dozena bat xilografiaren bidez sozialismoaren historiaren une jakinak jaso zituen, hain zuzen ere sozialismoaren idealaren zabalpenean berrikuntza ekarri zuen teknikarekin. Nekane Castro Lasuenek maketatu zituen elementuok guztiok eta azkenik GITEk argitaratu 2015eko azaroan.





Liburuaren lehen aurkezpenak abenduan egin genituen. Abenduaren 2an, Gasteizko Hala Bedi tabernan izan zen lehena, beherago ikus dezakezun aurkezpen bideoa eta Iban Zalduaren parte hartzea izan zuena. Hiru egun beranduago Durangoko Azokako Areto Nausian izan ginen eta beranduxeago, abenduaren 17an, Bilboko Kremlin Aretoan aurkeztuko genuen. Urtarrilean, ekialderantza egin genuen, Nafarroa eta Gipuzkoara. Zehazki, Iruñeako Katakraken izan ginen hilaren 26an eta bi egun pasata Donostiako Kaxildan. Udaberrian ere, Laudion ospatu zen Gazte Danbadan! izan gara liburua aurkeztu eta ikus-entzunezko hitzaldi bat ematen. Liburuaren bigarren argitalpena eskuartean dugunetik, bigarren aurkezpen bira bat abiatu dugu urriaren 25ean Baionako Zizpa Gaztetxean egindako aurkezpenarekin (hitzaldi osoa hemen). Bilbon ere izan gara bigarren edizioaren berri ematen Louise Michel liburudendan, baita abenduaren lehenean Oreretako Mikelauzon ere, erakusketa duela gutxirarte bertan egon delarik.


Cvr7AiUWIAA_BFl



Aurkezpen hauetaz gain, liburuak izan du beste zabalpen biderik. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Bizkaiko Batxilergo zentru guztietara ale bana bidali genuen. Lehen argitalpeneko bostehun aleak hile pare batean agortu zitzaizkigun, euskaraz idatziriko liburu salduenen artean egon zelarik, eta bereziki deigarria izan da gazteen artean izan duen harrera. Hain zuzen ere, helburu horrekin hasi ginen zabaltzen liburua, gazteen artean hausnarketa eta eztabaidarako tresna izan zedin, beraz bide onetik goaz!



Liburua braillera itzulia


Liburuak izandako arrakasta eta zabalpenaren erakusle, ONCE elkarteak liburua braillera itzuli du bere bazkideen eskaeraz eta dagoeneko eskura izango dute bertako bazkideek. GITE-IPESen ale bat ere badugu (Erronda 25, 1. solairua, Bilbo) eta inork kontsultatu nahiko balu eskatzea besterik ez du gurekin ohiko bideetatik harremanetan jarriz (944790430 telefonora deituz edo Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla halbidera idatziz).

16114720_565756963629123_3545873885054246456_n




Liburuaren irakurketa dialogikoak



2017ko otsailetik Bilboko KARMELAn (Fika Kalea 44) liburuaren irakurketa dialogiko dinamikan murgildurik gara, saio piloto gisa, etorkizunean beste txokoetara hedatzeko asmoz. Liburuaren irakurketa sakonagoa eta aberatsagoa bideratzeaz gain, dinamika honekin liburuak jasotzen ez dituen edukiak -alegia, parte hartzaileen ekarpenak- azaleratzen dira, sozialismoaren ibilbidearen gaineko jakintza aberastuz.




Liburuaren garrantzia, Iban Zalduaren hitzetan



Iban Zalduak komentatu zuen Gorka Etxebarriaren liburua Gasteizko lehen aurkezpen hartan eta bertan zortzi arrazoi eta erdi eman zituen liburua gomendatzeko:





Erakusketa



gasteiz_erakusketa


Esan bezala, testuak irudiekin lagunduta datoz liburuan, eta noski, irudiek eurek ere SOZIALISMOAREN HISTORIA LABUR BAT erakusten dute. Hala, erakusketa bat osatu dugu eurekin, areto anitzetan ikusgai izan dadin, irudiekin ere hausnarketak iradokitzeko. Hain zuzen ere, Iñaki Rifaterrak xilografiaren teknika erabili du, sozialismoaren idealaren (eta oro har, irudi bidezko komunikazioaren) hedapenean teknika garrantzitsua izan delako. Historian zehar, bere berehalakotasun eta irisgarritasunari esker, komunikazio korronte herrikoi asko eraman dira aurrera irudiak inprimatzeko ezagutzen den teknika zaharrena den honekin. Hamabi irudiotan beraz, sozialismoaren bilakaeraren interpretazio bat topatuko duzu, idealaren sorreratik eta gaur egungo errealitaterarte. 




Sozialismoaren Historia Labur Bat komunikabideetan



Liburuaren gaineko jarraipen osoa Twiterreko @Sozialsimo_HLB erabiltzailearen bidez egin dezakezu. Han topatuko dituzu, besteak beste, hemen jasotzen ditugun elkarrizketa batzuk:

- Gorka Etxebarriari HALA BEDIn egindako elkarrizketa (audioa)

- Gorka Etxebarriari INFO7n egindako elkarrizketa (audioa)

- Gorka Etxebarriari 97 IRRATIAn egindako elkarrizketa (audioa)

- Gorka Etxebarriari TOPATUn egindako elkarrizketa (bideoa)

- Gorka Etxebarriari GURE IRRATIAn egindako elkarrizketa (audioa)

- KANALDUDE Herri Telebistak Baionako aurkezpenaz egindako pieza (bideoa

- Gorka Etxebarriari BILBO HIRIA IRRATIAn egindako elkarrizketa (audioa)



Gasteizko aurkezpenean erabilitako bideoa





Liburua nola eskuratu


Une honetan hiru modu dituzu liburua eskuratzeko:

- Liburuaren aurkezpenetara hurbilduz.

- Liburudendetan Elkarren bidez (19 euro).

- Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla helbidean eskaera eginez.



liburuaren_portada_tx

Datu tekniko batzuk:

Bigarren argitalpena


Izena: Sozialismoaren Historia Labur Bat
Egilea: Gorka Etxebarria Dueñas
Ilustrazioak: Iñaki Rifaterra Santamaría
Orrialde kopurua: 430
Liburuaren salneurria: 18 euro