logo

ANGELA DAVIS EUSKAL HERRIAn

Espetxearen aurkako pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailea da GITE-

IPESen (Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) ardatzetako bat. Hari horretatik

tiraka, lanerako eta eztabaidarako ildo bati ekin diogu: kartzela erakunde gisa.

Gure xedea da hausnarketa egitea eta, pentsamolde enpatiko batetik abiatuta,

gaur egungo espetxe-sistemari alternatibak bilatzea, alegia, bestelako justizia-

moldeak proposatzea, eraginkorragoak, solidarioagoak eta itxaropentsuagoak.

Izan ere, espetxe-sistema ez dugu inoiz zalantzan jarri, eta erabat errotuta

ditugu sistema horrek eragindako gehiegikeriak, bere mendeku eta errepresalia

kutsua.

Hori dela eta, KARTZELAK KALERA! EMAKUMEAK ETA ESPETXEA jardunaldia

antolatu dugu, eta Angela Davis aktibista izango dugu gurekin, gaiari buruz

aritzeko. Prison Activist Resource Center erakundearen Aholkularitza Batzordeko

kidea izateaz gain, espetxeen aurkako mugimendu feministaren figura

eraginkorrenetakoa da Davis, kartzelen abolizioaren defendatzaile sutsua, eta

ondo baino hobeto ezagutzen du Ameriketako Estatu Batuetan, Holandan eta

Kuban espetxeratutako emakumeen errealitatea. Berarekin batera arituko dira

Estibaliz de Miguel, César Manzanos, Leire Martinez, Rafael Sáinz de las Rozas,

Paulette D'Auteuil eta Jihad Mumit adituak ere.