logo

Ekainaren 9 eta 10ean Emakumeen Etxea hizpide San Frantziskon

Ekainaren 9 eta 10ean San Frantziskoko Udal Zentruan jardunaldiak ospatuko dira Bilboko goiko auzoetako (San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala) Emakumeen Etxearen inguruko proiektua zabaltzeko. Galtzagorri, La Posada de los Abrazos Besarkatuz eta Gaztaroa-Sartu elkarteek bultzatutako ekimen honen bitartez, Bilbon ekipamendu mota hauen beharra plazaratu nahi da, zonalde hauetan gizarte-bazterketan murgiltzeko arriskuan dagoen emakume kopuru esanguratsua eta kulturartekotasuna ezaugarri berezituak ditugulako. Hala, gonbidatzen zaitugu zelako Emakumeen Etxea nahi duzun eztabaidatzera.

kartel_jornadas_galtzagorri_para_web


GALTZAGORRI, San Frantziskoko Emakumeen Taldeak Hegoaldean emakumezkoen etxeetako errealitatea ezagutzeko eta esperientzien elkartrukatzeko jaurnaldi batzuk antolatu ditu. Horretarako, La Posada de los Abrazos eta Gaztaroa-Sarturen laguntza du GITE-IPESen aholkularitza eta kudeadeta lana duelarik. Jardunaldi hauetan ere San Frantziskorako auzo ekipamendu gure egitasmoa aurkeztuko dugu. Bertatik Bilbo Zaharra barrutian errekurtso, egitasmo eta programak bultzatu eta bilduko dira emakumezko eta gizonezkoen benetako berdintasuna lortzeko. Jaurnaldiek iraungo duten bi egunetan zehar bertaratuko direnen parte hartzea erraztuko da, horregatik hizlarien eskuhartze ostean debateari tartea irekiko diegu. Helburu hori dela eta, behin hizlariek bukatu ondoren parte hartzaileak eztabaidaren gaia aztertzeko talde txikietan banatuko dira.

Jarraian jardunaldien programa duzu. Jardunaldietan izena eman nahi izanez gero idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edo hemen klikatu eta bete inprimakia ekainaren 6a baino lehen.



LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA

16:00 Aurkezpena orokorra eta saioaren aurkezpena


16:20 - 17:00 Emakumeen etxeak.

- Anabel Sanz, berdintasun teknikaria. MARIENEA, Basauri
- Begoña Fernández, berdintasun teknikaria. EMAKUMEEN TOPALEKUA, Ermua Berdintasun teknikariak, esperientziak konpartitzen.


17:15 - 18:30 Lan -Taldeak

Tailerretan parte hartzeko, izena eman behar da aurretik.

1. Parte hartze politiko eta sozialaren sustapena.
2. Emakumeen aurkako biolentzia desagerraraztea.

3. Emakumeen bizi baldintzen hobekuntzak.
4. Ikerkuntza eta sentsibilizazioa.
5. Kultur aniztasuna eta jakintzaren elkar trukaketa.


18:30 Guztion iritziak elkartzea


19:30 Afrikako dantzak denontzat 

16:00 - 18:00 “Bilboko Goiko Auzoetako Emakumeen Etxea”

Proiektuaren aurkezpena. Galtzagorri.

Ekarpen-mahaia

Auzolan Modulo Psiko-Soziala
Nevipen Ijito Elkartea
Askabide Elkartea
Munduko Emakumeak
Fekoorren Berdintasunaren aldeko Emakumezkoren Batzordea Feminista Koordinakundea

Guztion ekarpenak


18:00 - 19:00 “Lanbide contra la dignidad” bideoa (Carlos Idirin)
Sorginak eta Anitzak kolektiboaren eskutik, Gizarte Bazterketaren Aurka eta Gizarte Eskubideen Aldeko Plataformak lagunduta.


19:00etan Jardunaldien amaiera

Klown emanaldia Askaria Sarean Elkartean 

Emakumeen Etxea. Programa